Cresson, Edith
Politikari frantsesa (Boulogne-Billancourt, 1934). François Mitterranden hurbileko ingurunekoa, haren zenbait gobernutan ministro izan zen: Nekazaritzakoa (1981-1983), Atzerri Merkataritza eta Turismoa (1983-1984), Berregituraketa eta Atzerri Merkataritza (1984-1986) eta Europako gaiak (1988-1990). Lehen ministro izan zen 1991tik 1992ra (Frantzian kargu horretara heldu den lehenbiziko emakumezkoa), eta europar komisarioa da 1995az geroztik.