Crespo, Ángel
Poeta eta itzultzaile espainiarra (Ciudad Real, 1926 - Madril, 1996). Itzulpengintzan egindako lanagatik nabarmendu zen eta, besteak beste, Dante, Petrarca eta Pessoaren obrak gaztelaniara itzuli zituen. Itzulpen Sari Nazionala eman zioten 1985ean. Obra poetikoari dagokionez, aipagarriak ditu En medio del camino (1971, Bide erdian), Puerta clavada (Ate iltzatua) eta El bosque transparente (1983, Baso gardena).