Cottafavi, Vittorio
Zinemagile italiarra (Modena, 1914 - Anzio, 1988). Gure ametsak (1943), bere lehen filmak, arrakasta handia lortu zuen. Bigarren Mundu Gerra ostean Itzaltzen ez den sugarra (1949) egin zuen, eta faxismoaren apologia egitea leporatu zioten bere garaiko kritikak eta intelektualek. Zokoratuta egon zen urte askoan, aurrekontu eta gidoi eskaseko filmak eginez, edota telebistarako lanak. Gladiadoreen matxinada (1958), Herkules Atlantida konkistatzera (1961) eta Ehun zaldunak (1964) filmekin itzuli zen zinemagintzara; peplum deituriko generoaren ordezkari nagusi bihurtu zen.