Costa
Ekuadorreko lurraldea, Ozeano Barearen ertzean. Probintzia hauek hartzen ditu bere baitan: El Oro, Esmeraldas, Guayas, Los Rios eta Manabi. 66.049 km2 eta 3.179.446 biztanle. Ekuadorreko lurralde garrantzitsuena da ekonomian: bananak, kafea, kakaoa, tabakoa, azukre kanabera, fruitu arbolak, kotoia eta petrolioa.