Costerton, J William
Kanadar zientzialaria, biomintzen mikrobiologiaren aitzindaria (Vernon, Britainiar Columbia, 1934). Britainiar Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen eta Mendebaldeko Ontarioko Unibertsitatean egin zuen doktoregoa, 1960an. 1978an, Calgaryko Unibertsitatean ari zela, ordu arteko mikrobiologia hankaz gora jarri zuen bakterioen bizitzari buruzko ikuspegi berri bat zela-eta. Costertonek eta bere taldeak txahalen urdaileko bakterioek urdail-paretan itsasteko erabiltzen zuten gai likatsuaren egitura aztertzeko modua aurkitu zuten. Hala ohartu ziren bakterio koloniek beren mikrohabitat propioa sortzen dutela, paretara itsasteko ere balio dien molekula geruza babesgarri likatsu bat dela medio. Egiaztatu zuten, halaber, horrela eratutako biomintzetan bizi diren bakterioak hiltzeko, berrogeita hamar aldiz bakterizida gehiago behar dela babesgarri hori ez duten mota bereko bakterioak hiltzeko baino. Costertonek zientziaren arlo askotako teknologiak garatzeko erabili du bere saioa: petrolio produkziotik hasi eta medikuntzako bakterioen aurkako tresnetaraino. Hainbat patente biologikoren jabe eta Microbios konpainiako lehendakaria da. 1984an Haultain saria jaso zuen eta 1989an Isaac Walton Killam Memorial Prize izenekoa.
- Costa, Lucio
- Costa
- Costa-Gavras, Constantin
- costarricar
- Costera
- Costerton, J William
- Costner, Kevin
- cot
- Cotarelo, Francisco
- Côte d´Azur
- Côte-d´Or