Costa, Lucio
Brasildar arkitektoa eta urbanista (Toulon, Frantzia, 1902 - Rio de Janeiro, 1998). Warchavchik arkitekto errusiarrarekin hasi zen lanean. 1930ean Brasilgo Arte Ederretako Eskolako zuzendari hautatu zuten; kargu hartatik arkitektura modernoa bultzatu zuen. Le Corbusier-ekin batera, Rio de Janeiroko Hezkuntza eta Kultura ministerioaren egoitzako obrak zuzendu zituen (1937-1943). 1948-1954 urteetan Rio de Janeiroko Parque Guinle eraikuntza multzoa eraiki zuen. 1956. urtean Brasiliako hiri berrirako plan nagusia aurkeztu zuen, Oscar Niemeyer arkitektoaren gidaritzapean.