Corot, Jean Baptiste Camille
Margolari eta marrazkilari frantsesa (Paris, 1796 - Paris, 1875). Lehen lanak estudioz kanpo egin zituen (Sena ibaiaren ertza, Ville-d´Avray-ren ingurunea). Italian egon ondoren (1825-1828), tradizio neoklasikoko ikuspegiak egin zituen, konposizio orekatu eta argiak (Saint-Ange gaztelua), lan libre eta freskoagoak ere ondu zituen arren (Narniko zubia, 1826). 1828. urtean klasizismotik aldenduz berezko estilo bat hasi zen jorratzen (Chartresko katedrala, 1830). v Izadiaren azterketa sakonak, koadroei ematen zien izpiritu liriko bereziak eta osagarri guztietan nagusi den argitasunak inpresionismoaren aitzindari bihurtzen dute Corot. Berak zionez, «ez da sekula hunkitu gaituen lehen zirrara hori galdu behar». Corot izan zen Frantziako XIX. mendeko ikuspegi pintore hoberena. Horiez gainera, teknika handiko eta xarma bereziko erretratuak eta gorputz biluziak pintatu zituen (Emakumea perlarekin, 1868-1870; Ijitoa mandolinarekin, 1874).
- Cornouaille
- Cornwall
- Coromandel
- Coromines i Montanya, Pere
- Coromines i Vigneaux, Joan
- Corot, Jean Baptiste Camille
- Corpus Christi
- Corpus
- corpus
- Corral, José Miguel
- Corral, Mariano de