Coromines i Montanya, Pere
Katalan politikaria eta idazlea (Bartzelona, 1870 - Buenos Aires, 1939). Errepublikaren aldekoa, abertzalea eta anarkismo zalea zen. El poble català egunkariko zuzendaria izan zen. Buenos Airesen hil zen, gerra ondoren erbestera jo ondoren. Eleberri ugari idatzi zuen, hiriko bizimodua eta anarkismoaren gorabeherak gai hartuta. Unamunoren lagun mina izan zen.