Corral, José Miguel
Nafar margolaria (Iruñea, 1968). Iruñeko Arte eta Lanbideen Eskolan eta Donostiako Artelekun egin zuen bere prestakuntza, eta gaztetatik hasi zen sariak biltzen. 1990ean, esaterako, Nafarroako Gobernuak artista plastiko gazteei eskaintzen dien saria eskuratu zuen, eta 1994an, Iruñeko Udalarena. Nafarroako Gobernuaren laguntza ere izan du bere lanean aurrera egiteko, eta bakarkako zein taldekako erakusketa ugaritan erakutsi ditu bere margolanak. 2000. urtean, Nafarroa pintura lehiaketa irabazi zuen Jardín izeneko koadroari esker.