Corella, Jaime
Nafar idazlea, kaputxinoa (Urantzia, 1657 - 1699). Oso predikari ospetsua izan zen. Obra nagusiak: Práctica del Confesionario (Aitortegiko jarduna, 1686), Suma de Teología moral (Teologia morala, 1687), Oración fúnebre (Hileta hitzaldia, 1696) eta Sermón de N.S. de Araceli (Araceliko Andre Mariaren sermoia, 1695) dira.