Coppi, Fausto
Italiar txirrindularia (Castellania, 1919 - Tortona, 1960). Bere garaiko txirrindularirik onena izan zen. Lasterketa ugari irabazi zituen: Frantziako Tour-a bi aldiz (1949, 1952), bost aldiz Italiako Giro-a (1947, 1949, 1953). Lau aldiz izan zen Italiako txapelduna. Munduko txapelduna izan zen pistako jarraian eta baita errepidean ere, eta orduko marka onena ezarri zuen 1942an. Malariak jota hil zen 41 urte zituela, Afrikara bidaia bat egin ondoren.