Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Copi

(Jaiotza izena, Raúl Damonte). Argentinar marrazkilaria eta idazlea (Buenos Aires, 1939 - Paris, 1987). Aita poeta, marrazkilaria eta egunkari zuzendaria zuen. Ama anarkista zen. Copi arrunta, lizuna, probokatzailea zen muturreraino, baina aldi berean inozoa eta tolesgabea. Lehenengo marrazkiak eta antzerki lanak, politikoak, Argentinan egin zituen, Parisa joan aurretik (1962). Copiren lanetan unibertso bera ageri da beti, eroez, travestiez, androginoez, lesbianez… osatua; baina, batez ere, sufrimenduz eta bakardadez, hipokrisiaz betetako unibertsoa da. Copiren lan nagusiak: Ameslari baten egun bat (1967), Homosexuala edo adierazteko zailtasuna (1971), Eva Perón (1970), Lau bikiak (1973), Loretta Strong (1974), Defentsaren dorrea (1978), Emakume eseria (1984), Orduz kanpoko bisitaldia (1989), Cachafaz (1993).