Copson, Edward Thomas
Britainiar matematikaria (Coventry, 1901 - St Andrews, Fife, Eskozia, 1980). Oxfordeko St John's Collegen egin zituen lehenengo ikasketak eta bertan Love eta Hardy-ren eragina izan zuen. 1922an graduatu zen eta urte berean Whittaker-ek irakasle postu bat eskaini zion Edinburgon. 1930 arte han egon zen; urte honetan, St Andrews Unibertsitatean irakasle hautatu zuten, Turnbull-en zuzendaritzapean. 1934 urtea Greenwich-en eman zuen, baina St Andrews-era itzuli zen, eta matematika katedra bat lortu zuen University Collegen (Dundee). 1950an Turnbull-en Regius matematika katedra betetzeko hautatu zuten St Andrews-en. Copsonek analisi klasikoa, espantsio asintotikoak, ekuazio diferentzial eta integralak eta fisika teorikoa aztertu zituen. Bere liburu famatuena, The theory of functions of a complex variable (Aldagai konplexu bateko funtzioen teoria), 1935ean argitaratu zen. Guztira sei liburu idatzi zituen; gauzak aditzera emateko gaitasun handia erakutsi zuen denetan. Bere hitzaldien argitasunarengatik ere famatua zen.
- Copiapo
- Copland, Aaron
- Coppens, Yves
- Coppi, Fausto
- Coppola, Francis Ford
- Copson, Edward Thomas
- copyright
- Coquimbo
- Coquimbo
- Corben, Richard Vance
- Corbières