Coover, Robert
Estatubatuar eleberrigilea (Iowa, 1932). Depresio Handiaren garaian jaio zen, eta gaztaroa Illinoisko meategietan igaro zuen. Inguru horretan kokatzen du Coover-ek bere The Origin of the Brunists (1966). Lan horretan grisu kolpe batek ehunetik gora hildako eragiten ditu, eta lagun bat besterik ez da bizirik irteten; bizirik irteten denak eliza primitibo moduko bat sortzen du; satira lana da, Ameriketako historian izan diren eliza berriei egiten dien satira hain zuzen. 1969an bere ereduzko kontakizunak Pricksongs & Descants (1969) lanean bildu zituen. Bien bitartean, bere bigarren eleberria idatzi zuen: The Universal Baseball Association (1968). Hamar urtean, bere eleberri handia osatzen egon zen, Estatu Batuen bigarren mendeurrena ospatzeko: The Public Burning (1977): 1953. urtean Rosenberg senar-emazteak, espioi izatearen salaketapean, hil egin zituzten, eta Coover-ek kutxa elektrikoa plaza publikoan jartzen dutela irudikatzen ditu. Gérardek jaso du (1986) lanean etxe batean agertzen den hildako baten inguruko ikerketa kontatzen da. Aipagarriak ditu bestalde: Eskatu programa (1987), Pinotxo Venezian (1991).