Constant, Alphonse Louis
Frantses idazlea (Paris, 1810 - Paris, 1875). Apezpikua eta teologia irakaslea izan zen. Literatura mistikoa landu zuen hasieran: L´Assomption de la Femme edo Le Livre de l´amour (1841), La Mère de Dieu (1844). Iraultzaileen eta anarkia zaleen alde azaldu zen geroagoko bere hainbat lanetan: La Bible de la liberté (1841), La voix de la famine (1846). Azkenik, apaizgoa utzi eta okultismoan eta espiritismoan murgildu zen: Ouvres de philosophie occulte (1860-1865, Éliphas Lévy ezizenez argitaratuak).