Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Constantina

(Arab. Blad el-Hawa). Aljeriako hiria, izen bereko departamentuko hiriburua. Rummel ibaiak zulaturiko arroila sakonen artean dago. 448.578 biztanle (1983). Artzapezpikutegia. Unibertsitatea. Arkeologia museoa. Industria, nekazaritza eta merkataritza hiri garrantzitsua. Departamenduak 3.562 km2 eta 809.245 biztanle ditu (1984). v Historia. Antzinateko Zirta hiria zen. Numidiako hiriburua izan zen. Erromatarrek hiria suntsitu zuten IV. mendean haien aurka izandako matxinada baten ondorioz (K.o. 311). Konstantino Handiak berreraiki zuen eta berak eman zion egungo izena.