Collado, José Manuel
Gipuzkoako politikaria (Donostia, 1792 - Madril, 1864). Donostiako oligarkiaren ordezkari nagusietako bat izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Aduanak Ebrotik Bidasoara igaro zitezela eskatu zuen (Azpeitiko Batzar Nagusiak, 1831). Gipuzkoako diputatua izan zen Madrilgo Gorteetan (1836) eta Finantza (1854) eta Sustaketa ministroa (1856) ondoren.