Coltrane, William John
Estatu Batuetako jazz musikagilea (Hamlet, Ipar Carolina, 1926 - New York, 1967). Saxo tenorra eta saxo sopranoa jotzen zituen. Miles Davis (1955) eta Thelonious Monk (1957) musikariekin jo ondoren, bere laukotea osatu zuen 1960an. Jazzean 60-70 urteetan izan zuen eragina Charlie Parker-ek 40-50 urteetan izan zuenaren parekoa da.