Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Columbia

Ipar Amerika mendebaleko ibaia, 1.953 km-ko luzera duena. Kanadako Rocky Mountains mendietan jaiotzen da eta Kanadatik eta Estatu Batuetatik igarotzen. Estatu Batuetan Washingtongo estatutik sartzen da eta bertan Idahoko estatuko Salmon River eta Snake River ibaien ura jasotzen du. Hegoaldera jotzen du ondoren eta bidean garrantzi handiko urtegiak hornitzen ditu (Grand Coulee Dam). Ondoren Washington eta Oregon estatuen arteko muga egiten du. Bere ura Ozeano Barean isurtzen du Portland hiritik igaro eta gero.