Cohen, Marcel
Frantses hizkuntzalari eta soziologoa (Paris, 1884 - Paris, 1974). Les Langues du monde lanaren zuzendaria izan zen A. Meillet hizkuntzalariarekin batera (1924). Hainbat alor landu zituen bere lanetan: hizkuntzalaritza, Le Language, structure et évolution (1950), La Grande Invention de l´écriture et son évolution (1958); hizkuntza semitikoari, amharikoari eta frantsesari buruzko liburuak, Histoire d´une langue, le français (1950) eta soziologia, Matériaux pour une sociologie du langage (1956, hizkuntzaren soziologia marxista baterako oinarriak finkatu nahi izan zituen obra honetan).