Clouet, Jean
(Janet deitua) Frantses pintore eta marrazkilaria, jatorriz Flandeskoa (Brusela, 1485? - Paris, 1540). François I.aren gorteko erretratugilea izan zen. Bere obrarik ezagunenak François I en costume d´apparat, Le Dauphin François eta Guillaume Budé dira. Marrazkilari zehatz eta bikaina izan zen. Clouet-ek jarraitzaile asko izan zuen XVII. mendean.