Klodio
(Lat. Publius Claudius Pulcher). Erromatar politikaria. Claudia gens patrizioen leinukoa zen eta izena aldatu zuen, herritarrago edo bihurtzearren. K.a. 62an, Zesarren emaztea bereganatzen saiatu zen; epaiketan, epaileak erosi zituen eta libre utzi zuten, Zizeron aurka jarri bazitzaion ere. Plebe edo herri xumeko familia batek hartu zuen, eta plebe-tribuno bihurtu zen K.a. 58an. Lege demokratikoak aldarrikatu ondoren, Zizeron Erromatik egotzi zuen karguaz baliaturik eta, talde armatuen bitartez, bere legea ezarri zuen Erroman. Senatuak Annio Milon ezarri zuen bere aurka eta honek hil zuen Via Apiaren erdian. Klodioren heriotzak matxinada gogorrak eragin zituen Erroma osoan eta Zizeronek eman behar izan zion babesa Annio Milon-i.