Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clouet, François

(Janet deitua) Frantses pintore eta marrazkilaria, Janet Clouet margolariaren seme eta ikaslea (Tours, 1515 - Paris, 1572). 1540tik 1546ra bitartean Frantzisko I.a Frantziako erregearen gorte-pintorea izan zen. Gorteko eta aristokraziako pertsonaia askoren erretratuak egin zituen: La Reine Marguerite enfant, Catherine de Médicis, Pierre Quth (1562), La Duchesse de Bouillon, Jeanne d´Albret, Nafarroako erreginaren erretratua, Portrait équestre de François I, Le Bain de Diane eta Dame au bain.