Clostre, Adrienne
Konpositore frantsesa (Thomery, 1921 - Serrières, 2006). Darius Milhauden ikaslea izan zen, eta joera estetiko anitz jorratu zituen, musikaren ikuspegi teatrala zein gorespen mistikoa. Kontzertuak eta obra eszenikoak egin zituen –Juliano apostata (1972), Nietzsche (1977)–, eta opera bat, Annapurna (1989).