Clavel, Bernard
Frantses idazlea (Lons-le-Saulnier, 1923). Gozo saltzaile, margolari eta kazetari gisa aritu zen lanean. Literaturan 1956an hasi zen l'Ouvrier de la nuit (Gaueko langilea) lanarekin eta ondoren egin zituen Vorgine (1957), Qui m'emporte (1958, Eramaten nauenak). Lehenengo lanak oso herrikoiak izan ziren eta arrakasta handia izan zuten: l'Espagnol (1959, Espainiarra), Malataverne (1960), la Maison des autres (1962, Besteen etxea), le Voyage du père (1965, Aitaren bidaia). 1968an Goncourt saria irabazi zuen Fruits de l'hiver (Neguko fruituak) lanarekin. Pertsona xume eta ilunei arreta berezia jartzen ziren, eta, aldi berean, erakarmen izugarria erakutsi zuen naturarekiko: Célébration du bois (1962, Zuraren ospakizuna), L'arbre qui chante (1967, Abesten duen zuhaitza), Arbres (1981, Zuhaitzak). Urteen joanean bere eleberriak tradizioen eta printzipioen fideltasunari buruzko gogoeta bihurtu ziren eta pertsonaiak alegoriara jo zuten: les Roses de Verdun (1994, Verdun-eko arrosak), le Soleil des morts (1998, Hildakoen eguzkia), Carcajou (1996). Horiez gainera, haurrentzako ipuinak idatzi zituen: la Maison du canard bleu (1972, Ahate urdinaren etxea), le Voyage de la boule de neige (1975, Elur malutaren bidaia), le Mouton noir et le loup blanc (1984, Arkume beltza eta otso zuria), le Roi des poissons (1984, Arrainen errege), Au cochon qui danse (1986, Dantza egiten duen zerria). 1971n Goncourt akademiako kide hautatu zuten, baina 1977an dimisioa aurkeztu zuen. 1998an ez zuen onartu Ohorezko Legioko domina.