Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Clausius, Rudolf Emanuel

Alemaniar fisikaria (Köslin, 1822 - Bonn, 1888). Termodinamikaren alorrean egin zituen batez ere ikerketak. Termodinamikako bigarren printzipioaren adierazpen berri bat eman zuen 1850. urtean, entropia kontzeptu berria erabiltzen hasi zelarik. 1857. urtean gasaren teoria zinetikoa adierazi zuen. v  Clausius-Clapeyron-en ekuazioa. Fis. Termodinamikaren oinarrizko ekuazioa, isurkari baten lurrun presioaren aldaketa tenperatura aldaketarekin lotzen duena:



bertan P presioa delarik, T tenperatura absolutua, L mol bat lurruntzeko beroa, V2 lurrunaren mol balioa eta V1 isurkariaren mol balioa.