Clavé, Antoni
Katalan margolari, eskultore eta artista grafikoa (Bartzelona, 1913 - Saint-Tropez, 2005). Bartzelonako Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak. Espainiako Gerra Zibilean Frantziara erbesteratu zen eta hantxe bizi izan zen harrezkero. Litografia lan ugari egin zituen; zenbait liburutarako irudiak egin zituen (Rabelaisen Gargantua, 1953; Meriméeren Carmen, 1946), baita antzerkirako dekoratuak ere. Haren pintura Soutine eta Rouault pintoreenarekin konparatu izan da.