Claparède, Édouard
Suitzar pedagogo eta psikologoa (1873 - 1940). J. J. Rousseau institutua sortu zuen Bovet-ekin eta Ferrière-rekin batera. Psikopedagogiaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Idatzi zituen lanen artean, Haurraren psikologia eta pedagogia esperimentala (1904) eta Heziketa funtzionala (1930) ditu garrantzizkoenak.