Clairaut, Alexis
Frantses matematikaria (Paris, 1713 - Paris, 1765). Hemezortzi urte besterik ez zuela onartu zuten Frantziako Zientzia Akademian Recherches sur les courbes à double courbure idazlanari esker. Matematika analisiak astronomian erabiltzen hasi zen. Bere obrarik garrantzitsuenean (Halley kometaren itzuleraren iragarpena 1782an), Halley kometa periheliotik noiz igaroko zen zehaztu zuen.