Cid Tostado, Almudena
Arabar gimnasta (Gasteiz, 1980). Zazpi urterekin hasi zen gimnasia erritmikoa praktikatzen, eta Gasteizko Beti-Aurrera Kirol Elkarteko kidea izan zen. Hamahiru urte zituela, Emilia Boneva entrenatzaile bulgariarraren esanetara jarri zen. Hamabi aldiz hartu zuen parte Europako Txapelketan, bederatzi Munduko Txapelketan, eta zortzi aldiz irabazi zuen Espainiako Txapelketan, Lau Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen (1996-2008), eta munduko lehen gimnasta izan zen ondoz ondoko lau olinpiar finaletan parte hartzen. 2004an, Euskadi Kirola Saria jaso zuen, euskal kirola eta Euskal Herriaren irudia zabaltzeagatik.