Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cibola

Mexiko iparraldeko alegiazko lurraldea. Marcos de Niza fraide konkistatzaileak eginiko deskribapenen arabera zazpi hiri zoragarri zeuden lurralde hartan. Indiarrek harrizko maldetan zizelduriko herrixka txiki pobreak baino ez zirela frogatu ahal izan zuten horien bila irtendako bidaldiek.