Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ciano, Galeazzo

Italiar politikaria (Livorno, 1903 - Verona, 1944). Cortellazzoko kondea. Mussoliniren alabarekin ezkondu zen eta buruzagi faxista nagusietakoa izan zen: Prentsa eta Propaganda ministro izendatu zuten 1934an eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1936-1943 bitartean. 1943. urtean, Mussoliniren proiektuen aurkako botoa eman zuen Faxismoaren Kontseilu Nagusiko batzarrean. Mussolinik fusilatu egin zuen Veronan, traidoretzat hartuta.