Cerezo, Vinicio
Guatemalar politikaria (Guatemala, 1942). Guatemalako Alderdi Demokrata-Kristauan ekin zion politikagintzari, eta erakunde horretako idazkari nagusi hautatu zuten 1976an. 1974an lortu zuen lehenbizikoz diputatu aulkia. 1986an presidente kargua bereganatu zuen: lehenbiziko aldia zen, azken 30 urteetan, boterea militarren eskuetan ez zegoena. Esquipulasko hitzarmenak izenpetu zituen (1986-1987) Erdialdeko Amerikako gainerako presidenteekin, ingurunea baketzeko ahaleginetan. Estatu kolpe saio bat izan zuen 1988an. 1991ko hauteskundeak galdu egin zituen, Jorge Serranoren aurka.