Castries, Christian Marie Ferdinand de la Croix
Frantses militarra (Paris, 1902 - Paris, 1991). Familia aristokratiko eta militarreko semea zen. Hemeretzi urte zituela armadan sartu, eta militar ikasketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, alemaniarrek Frantzian egindako lehen erasoan harrapatu zuten, 1940an, baina hurrengo urtean ihes egitea lortu zuen, eta Afrika iparraldean borrokan ziharduten aliatuei batu zitzaien. 1946an, teniente-koronel zela, Indotxinara bidali zuten, bertan gerrillari nazional-komunista taldeak frantziar kolonialismoaren aurka borrokatzen ari baitziren. 1953an Vietnameko Dien Bien Phu gudari taldearen komandante izendatu zuten. Han Nguyen jeneral vietnamdarraren gerrillariek zenbait hilabetez inguratuta eduki zuten, 1954an errenditu eta preso hartu zuten arte. Gertaera harekin hasi zen frantziar kolonialismoaren gainbehera Indotxinan. Frantziara itzuli zenean, brigadier nagusi mailara igo zuten, eta 1959an erretiroa hartu zuen.
- Castiñeiras García, Maximino
- Castoriadis, Cornelius
- castrato
- Castres
- Castresana, Luis de
- Castries, Christian Marie Ferdinand de la Croix
- castriestar
- Castriota, Jorge
- Castro Alava, José Ramón
- Castro Peña, Rafael
- Castro Ruz, Fidel