Castresana, Luis de
Bizkaitar idazlea (Trapagaran, 1925 - Bilbo, 1986). Ikasketak Brusela eta Amsterdamen egin zituen. BBC eta Nederland Irratiko berriemailea izan zen. Obra nagusiak: El otro árbol de Guernica (Gernikako beste zuhaitza) eleberria (Espainiako Cervantes saria, 1967), Cuentos del dolor de vivir (Bizitzaren oinazearen ipuinak) ipuin bilduma (1958), eta Catalina de Erauso, Rasputin, eta Dostoievsky biografiak.