Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carr, Raymond

Historialari eta hispanista ingelesa (Bath, 1919). Irakaskuntza eta ikerkuntza historikoa, Espainia eta Latinoamerikako gaien ingurukoa, bereziki, elkarrekin lotu izan ditu. XIX. eta XX. mendeetako Espainiako historiaz arduratu izan da batik bat, eta Oxfordeko Unibertsitateko hispaniar ikasketen zentroaren sortzailea da. Aipatzekoak dira bere obren artean Espainia, 1808-1939 (1953), Espainiako Gerra Zibila (1971), eta Diktaduratik demokraziara, Juan Pablo Fusiren batera idatzia (1979).