Carranza, Venustiano
Mexikoko politikaria (Cuatro Cienagas, 1859 - Puebla, 1920). Maderoren Iraultza higikundean parte hartu eta harekin batera alderdi demokratikoa sortu zuen. Madero hil zutenean, Victoriano Huertaren aurka altxatu zen. Carranza Mexikoko lehendakaria izan zen (1917-1920) eta bere herriak Lehen Mundu Gerran parte ez hartzea lortu zuen. Rodolfo Herroren altxamendua sortu zenean alde egin zuen, baina iraultzaileek harrapatu eta hil egin zuten.