Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carpentras

Frantziako hegoaldeko suprefetura hiria (Vaucluse), 25.463 biztanle. Saint-Siffrein katedral zaharra (XV-XVI. m.). XVIII. mendeko sinagoga. Museoak. Nekazaritza merkatua, janari industria. v Historia. Erromatarren garaian Carpentoracte zuen izena; 1229tik 1791ra arte Aita Santuen hiria izan zen. Judu talde batek egoitza hartu zuen bertan, Aita Santuaren baimenaz eta laguntzaz.