Cantona, Éric
Futbolari frantsesa (1966). Auxerreko taldean hasi zen jokatzen Guy Roux-ek zuzentzen zuela. 1989an Marseillako Olympiquera joan zen, eta ondoren Ingalaterra, Leeds-era lehenbizi eta Manchester-era gero. Bost aldiz irabazi zuen herrialde horretako txapelketa. 1994ko munduko Koparako sailkapenean Frantziako taldea txapelketatik kanpo gelditu zenean, Aimé Jacquet-ek taldeko kapitain jarri zuen, baina ez zuen luzaro iraun kargu horretan. 1997an futbola uztea erabaki zuen. Zineman ere aritua da.