Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Canterbury

Ingalaterrako hiria, Kent konderrian eta Stour ibaiaren ertzean dagoena. 126.000 biztanle (1984). Eliza anglikanoko artzapezpikuaren egoitza da. 1070. eta 1503. urteen artean Canterburyn eraiki zuten katedrala Ingalaterrako eraikuntza ospetsuenetakoa da. Erromanikoa eta gotikoa bereizten eta nabarmentzen dira eraikuntza horretan. Turismo hiri garrantzitsua. v Historia. Ethelberto Kent konderriko erregearen hiria izan zen VI. mendean. Agustin Santuak sortu zuen Canterburyko apezpikutza 597. urtean eta gaurdaino apezpiku askoren bizitokia izan da. Canterburyn dago, 1965etik, Kent konderriko unibertsitatea.