Camdessus, Jean-Michel
Frantses ekonomista eta abokatua (Baiona, 1933). Munduko Diru Funtsaren (FMI) zuzendari nagusia izan zen 1987tik 2000. urteko martxoa arte. 1960an Frantziako Hazienda ministerioan hasi zen lanean. Sei urtez aritu zen kargu horretan, eta segidan Bruselara jo zuen, Europako Ekonomia Erkidegora, Frantziako finantza ordezkaritzara. 1968an Hazienda ministeriora itzuli zen. Parisko Klubaren –herrialde hartzekodunen taldea– bileretan bera izan zen sei urtez lehendakari (Hazienda ministerioan aritu zen sasoian), eta Europako Ekonomia Erkidegoko Diru Batzordeko presidente izan zen 1982tik 1984ra. FMIren gobernadoreordea (1983) eta gobernadore (1984) izendatu zuten. Frantziako Bankuko gobernadoreorde, lehenbizi, eta gobernadore, ondoren, egin zuten 1984an. Kargu horretan jardun zuen 1986 arte, FMIko Zuzendaritza Eragileko zuzendari gerente eta presidente egin baitzuten. 1991ko irailean berretsi zuten kargu horretan, eta 1996an beste bost urterako izendatu zuten, nahiz eta Camdessusek dimisioa aurkeztu zuen 2000. urteko martxoan. Hego Ameriketako herrietako kanpo zorrari zein konponbide eman, hori izan zen Camdessusen buruhauste nagusietakoa FMIren buru izan zen bitartean, eta orobat Mexikoko finantza krisia eta Errusiari eman beharreko dirulaguntzak.
- Cambo-Les-Bains
- Cambrai
- Cambridge
- Cambridge
- Cambridgeshire
- Camdessus, Jean-Michel
- Came
- Camembert
- Camerarius, Joachim
- Camerarius, Rudolf Jakob
- Cameron, James