Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cahors

Frantzia erdialdeko prefetura hiria (Lot), Lot ibaiaren ertzean. 21.903 biztanle. Erromatarren terma edo bainu-etxeen hondakinak, Saint-Étienne katedral erromanikoa (XII-XIV. m.), Valentré zubia (XIV. m.), XIV. mendeko harresiak. Ardogintza, altzarigintza eta janari kontserbak. v Historia. Galiako kadurkoen hiriburu izan zen Divona izenaz, eta Cadurcum bihurtu zen erromatarren garaian. Erdi Aroan merkataritzagune garrantzitsu bihurtu zen. Joan XXII. Aita Santuaren aginduz, Unibertsitatea sortu zen bertan XIV. mendean. 1360 eta 1428. urteen bitartean Ingalaterrako koroaren mendean egon zen.