Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cagoule, La

(Eusk. «Borrero txanoa») Prentsak Comité Secret d´Action Révolucionnaire (C.S.A.R.) eskuin muturreko talde frantsesari eman zion izena. 1935etik aurrera, Frantziako errepublikaren eta faxismoaren kontrako militanteen aurkako bortxazko ekintza ugari egin zuen. Nazien inbasioaren ondoren talde honetako kide gehienak Vichyko gobernuaren lankide izan ziren.