Butroe, Gonzalo Gomez
(Butroe Zaharra deitua) Bizkaiko Ahaide Nagusia, Butroeko Jauna eta Bizkaiko oinaztarren buruzagia (? - San Vicente, 1435). 1390. urtean Bizkaiko beste ahaide nagusiak bildu zituen Gaztelako Erregeak zergak kobratzeko eskubidea eman ziezaiela eskatzeko asmoz. 1421ean Medinara joan zen Joan Aragoiko infantearen aldeko borrokara. Joan II.a erregearen zerbitzari leiala izan zen; San Vicente herrian hil zen 1435ean. Maria Alonso Muxikakoarekin ezkondu zen eta bi seme izan zituen: Joan, Muxika eta Aramaioko Jauna eta Gomez Gonzalez, Butroeko Jauna. Joana eta Alfontsa alabek Altzaa eta Ormazako etxeak hartu zituzten oinordekotzan.