Butterfield, Deborah
Estatubatuar eskultorea (San Diego, Kalifornia, 1949). 1973. urteaz gero hondakinez osaturiko eskulturak egiten ditu. 1979az gero eskulturako eskolak eman ditu Montanako Unibertsitate Estatalean. Baina irakaskuntzaz gainera zaldiak hezten ere badihardu. Butterfieldek zaldiak historian zehar izandako garrantzia azpimarratu ohi du eta zaldiek gizakiari hainbat gauza irakatsi ahal dizkiotela dio; horregatik erakutsi du zaldiekiko hainbesterainoko zaletasuna, bere bizitzan eta bere obran. Hain zuzen ere, lehenengo eskultura lanetan igeltsuzko behor handiak egin zituen, eta ondoren makilez eta buztinez osaturiko zaldi sailak osatu zituen. Aurrerago buztina erabiltzeari utzi zion, eta hondakinez baliatu zen; gaur egun, azkenik, zeinek bere historia eta ezaugarri bisual desberdinak dituzten materialak urtuz osatzen ditu bere lanak. Butterfielden karreran eragina izan duten artisten artean bereziki azpimarratzekoa da bere obretarako auto zaharrak erabiltzen dituen John Chamberlain, eta azkenaldiko lanetan David Smithen hasierako lanen eragina ere sumatzen da.
- Butroe, Gonzalo Gomez
- Butroe, Gonzalo Gomez
- Butroi
- butroi
- Butt, Gail
- Butterfield, Deborah
- Buxanda
- buxazeo
- Buxir
- Buzau
- buzkantz