Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bufalo

iz. Behiaren familiako ugaztun hausnarkaria, Asia eta Afrikako zenbait eskualdetan bizi dena (Bubalus sp.).  v  Afrikako bufaloa. «Bufalo beltza» izena ere ematen zaio (Syncerus caffer). Afrikako erdiko eta hegoaldeko ibai inguruetan ibiltzen da. Hurrean urik ez duenean lohitan murgiltzen dira. Nahiago ditu zabaldiak mendia baino eta taldetan ibiltzen da. Ez da hezitzerik lortu ahal izan eta oso gutxi behar izaten du eraso egiteko.  v  Indiako bufaloa. «Karabao» ere deitzen zaio (Bubalus bubalis), Indian, Sri Lankan eta Indotxinan bizi da. Herrialde hauetatik eraman zuten Malaysia eta Filipina uhartedietara. Uztarrira jarria daukate, eta laborantzarako asko erabiltzen dute. Leporaino uretan sarturik ikusten da askotan, zingiradietan bizi ere da bizi.  v  Bufalo pigmeoa (Anoa depressicornis). Zelebe uharteetan bizi da, binaka edo taldeka. Oso zuhurra da eta zaila harrapatzeko. Ahal duenero uretan sartu eta denbora luzean egoten da bertan. Ez du asko jaten, eta ur landareak gehienbat.