Buffalo Bill
(William Frederick Cody) Estatu Batuetako abenturazalea (Scott, Iowa, 1846 - Denver, 1917). Banakuntzako gerran parte harturik, siux eta cheyenne herrien aurka jardun zuen (1867-1878) Custer jeneralarekin batera. Garai horretan Kansas Pacific Railroad enpresarentzat egin zuen lan, aipaturiko burdinbidea eraikitzen ari ziren langileentzat bisonteak harrapatuz. Sekulako sarraskiak egin zituen. Geroago bere trebetasunak erakutsi zituen Europa eta Amerika kurritu zituen zirku batean.