Buffalo
Estatu Batuetako hiri (New Yorkeko estatua) eta portu garrantzitsua, Erie aintziraren ertzean, Niagara ur-jauzietatik hurbil. 357.002 biztanle (1980). Hirialdeak 1.200.000 biztanle ditu. Estatu Batuetako barrualdeko lehen portua da (20.000.000 tona urtean). Industria (altzairugintza, doikuntza mekanika, elektronika, etab.). Unibertsitatea. Arte museoa (Albright Art gallery). Oso hurbil dago Lackwanako burdingintza.