Buenos Aires
Argentinako hiriburua, La Plata ibaiaren ertzean. 2.908.000 biztanle (1980). Hirialdeak 9.000.000 inguru biztanle ditu, Argentinako biztanleriaren ia erdia. Artzapezpikutegia. Unibertsitatea. Argentinako kultura eta ekonomia zentrorik garrantzitsuena da; Parana ibaiak eratzen duen bokalean dago, Ozeano Atlantikoa eta Panpa ordokia ukituz. Hego Ameriketako bigarren industriagunea da, Brasilgo Sao Paulo hiriaren atzetik: ehunak, larruak, plastikoak, janari industria, hozkailuak, petrolio findegiak, etab. Munduko itsas porturik garrantzitsuenetakoa da. v Historia. 1536. urtean Pedro de Mendoza Espainiako itsasgizonak sortua (Buen Aire), hiria utzi behar izan zuten indiarren erasoak zirela eta (1542). 1580. urtean Juan de Garay esploratzaileak berriz sortu eta eraiki zuen Buenos Aires. Berehala Andeetako probintzietarako portu (Potosi hiriko zilar meatzeak) eta jarduera handiko kontrabandogune bihurtu zen. 1776an Rio de La Plata errege-ordezkaritza hiriburu izendatu zuten. 1853tik 1860ra bitartean estatu burujabea izan zen. 1880. urtean hiriburu federala eta izen bereko probintziaren hiriburu bihurtu zen. v Argentinako ekialdeko probintzia, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Bahia Blanca badiaren hegoaldean. 307.804 km2 eta 10.865.408 biztanle (1980). Abeltzaintza Panpa inguruan, laboreak (artoa, garia), ehun landareak, barazkiak eta fruituak. Buenos Aires-ko probintzian bildu den industriak Argentinako inbertsioen 4/5 hartzen du. Zentral termiko garrantzitsuak. Hiriburua: La Plata (455.000 biztanle [1980]). Hiri nagusiak: Bahia Blanca, Junin, Mar de Plata eta San Nicolas.
- Buena Esperanza Itsasmuturra
- Buenaventura
- Bueno Mujika, Francisco
- Buen Lacambra, Francisco (Alberto) Gipuzkoar politikaria (Ardisa, Zaragoza, 1942) PSE-EE alderdikoa Zinegotzia izan zen Irungo udalean 1979tik 1983ra eta alkate 1983tik 2002ra 2008ko martxoan Espainiako Senatuko kide hautatu zuten Gipuzkoan
- Buen Lacambra, Miguel Ángel
- Buenos Aires
- buenosairestar
- Buero Vallejo, Antonio
- Buesa, Fernando
- bufalo
- bufanda