Brookner, Anita
Historialari, idazle eta arte kritikari ingelesa (Londres, 1928). Berandu hasi zen idazten, eta 1981 arte ez zuen kaleratu lehenbiziko eleberria –Bizitzaren hastapenak–. Orduz geroztik, ordea, urteko liburu bat argitaratu izan du. Hotel du Lac (1984) eleberriak egin zuen ezaguna, eta Booker saria jaso zuen liburu horregatik. Aipatzekoak dira beste eleberri hauek ere: Lagun ingeles bat (1988), Begi bat itxita (1991), Fraud (1992) eta Sendia eta lagunak (1993). Arteari buruzko hainbat liburu ere plazaratu izan ditu. Cambridgeko Unibertsitateko Slade katedrara heldu den lehenbiziko emakumezkoa da.